Larunbat honetan ospatuko da, Akerra Gaztetxearen 25. urteurrena. Mende laurdeneko festa egun osokoa izango da. Besteak beste, kantu bazkaria antolatu dute. Txartelak salgai daude 15 eurotan, Aitzagan eta Irratin.
Bestalde, Gaztetxearen 25 urteotako ibilbidearen argazki bilduma osatu nahi dute Akerrakoek. "Akerra gaztetxearen inguruko argazkirik lor bazenezake jarri harremanetan gurekin akerragaztetxea25@gmail.com helbide bidez", berri eman dute web orri honetara helarazi duten mezu bidez.
Herritarrak azaroaren 10ean Txokoalden burutuko diren ekitaldietan parte hartzera deitzen dituzte. "Ez galdu aukera hau eta hurbildu Txoko-aldera 25 urte hauetan Akerra maldan gora jarri baduzu!!!!!!!", luzatu dute gonbita. Honatx, hilaren 10eko egitarau osoa:
12:00 Triki poteoa Txokoalde auzotik.
Ondoren, Josu Tellabideren hitzaldia. “Txokoaldeko zentrala eta historia” gaztetxean.
13:30 25 urteetako argazki emanaldia+brindixa, Gaztetxean.
14:30 Kantu bazkaria Txokoaldeko plazan edo frontoian (eguraldiaren arabera). Kantu tipiko eta atipikoak. Txartelak 15 eurotan salgai Aitzagan eta Irratin.
Arratsaldean, joko modernoak, Txokoalden.
21:00 Kontzertuak gaztetxean: Mendeku Itxua, The Zepo, U.k. Bill, 13 Left to Die, Itzartu + sorpresak.
Egunsentia baino lehenago, baratxuri-zopa.