Udarregi Sariketaren finalerako sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 12a, 00:00

Larunbat honetan, azaroaren 17an ospatuko da II. Udarregi Sariketako final handia. Iaz bezala, hiru gazte eta hiru beterano txapel preziatua irabazteko lehia bizian ikusi ahal izango ditugu, datorren asteko larunbat iluntzeko 21:00etatik aurrera Agerialden ospatuko den bertso-afariaren baitan. Gogoan izan, hauek dira, irailaren 15ean Artzabalen eta urriaren 12an Aginagako San Praixkuetan ospatu ziren finalerdi banatan sailkatu ziren bertsolari beterano eta gazteak:
-Beteranoak: Millan Telleria, Iñaki Murua eta Xabier Zeberio.
-Gazteak: Ander Lizarralde, Unai Gaztelumedi eta Iban Urdangarin.

Ane Labakak irabazi zuen iazko txapelketa. Aurtengoan nor nagusituko den jakiteko, geroz eta gutxiago falta da. Finalerako sarrerak salgai daude egunotan, Txirristran eta Txiribogan.