Udal aurrekontuen lanketak, Zubietan jarraituko du gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 13a, 00:00

Atzo hasi zuen Usurbilgo Udalak, 2013ko udal aurrekontuak lantzeko bilera erronda Kalezarren. Egunotarako hitzordu gehiago deitu dituzte. Astearte honetan, 19:00etan Zubietako Kaxkapen, eta etzi, Txokoalden.

Datorren urtean Udalak bultzatu asmo dituen egitasmoak, edota egitasmo hauetara bideratu nahi dituen diru partidak ahotan hartuko dituzte auzoz auzoko bilkura ireki hauetan. 

Usurbilgo Udaletik herritarrei parte hartzera deitzen zaie. "Bilera hauetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu eta denon artean Usurbilgo Udaleko aurrekontuak aztertu eta landuko ditugu", luzatu dute gonbita Udaletik. Honatx, bilera hauen egutegia:

Azaroak 13, asteartea
19:00 Zubietako Kaxkapen.

Azaroak 15, osteguna
19:00 Txokoaldeko Erroizpe elkartean.

Azaroak 19, astelehena
19:00 Aginagako ludotekan.

Azaroak 20, asteartea
19:00 Santueneako Auzo Elkartean.

Azaroak 22, osteguna
19:00 Kaxkoan, Potxoenean.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.