Txokolate tailerrera eta Realeko instalakuntzetara antolaturiko irteeren ostean, Ate Irekien Eguna deitu du Aginagako Antxomolantxa Elkarteak, datorren azaroaren 24rako. Ate Irekien Eguna, Aginagako ludotekan ospatuko dute. Haurrentzako jokoak goizean, Jakin eta Jolas pailazoak arratsaldean, eta tartean, bazkaria ere izango da Aginagako soziedadean. Otordura joateko asmotan direnek, aldez aurretik eman dezakete izena, telefono zenbaki honetara deituta: 610 875 287.