Errausketaren Aurkako II. Eguna, azaroaren 24an

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 13a, 00:00

Iaz bezala, eta oraingoan, Udalak antolaturiko Hondakinen Prebentzio Astearen amaieran, Errausketaren Aurkako II. Eguna antolatu du Itaya Gazte Asanbladak. Azaroaren 24rako hain zuzen. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Honatx, ekitaldien zerrenda:

Goizean, mahai ingurua Potxoenean: "Nola eraman genezake borroka bateratu bat?".
Eguerdian, herri bazkaria Gaztetxean, bertso musikatuz lagundua. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitzol Barandiaran eta Arkaitz Oiarzabal "Xamoa". Musikari berriz, saxoan Eneko Sierra "Xerra" eta gitarra jotzen beste bat. Sarrerak 12 eurotan salgai, Aitzagan eta Irratin, azaroaren 22ra arte.
18:00 Kantu poteo aldarrikatzailea Kantu Taldearekin bat.
20:00 Anari Gaztetxean. Sarrerak 5 euro.
23:00 Kontzertuak Gaztetxean: Despervicio, Stupenda Jones, Gaueko Itzalak...

Antolatzailea: Itaya Gazte Asanblada.