Gabonetako otarrak salgai, Xiberoko ikastolaren alde

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 14a, 00:00

Urtero moduan, Nafartarrak taldeak Zuberoako produktuekin osaturiko otarreak salgai jarri dituzte, Xiberoko ikastolaren alde. Otarrok eskuratu nahi dituztenek, Txiribogan edo Bordatxon jarritako zerrendetan eman beharko dute izena. Edo baita, NOAUA!ko egoitzara deituta ere, 943 360 321 telefono zenbakira. Eskaera egiten dutenek, otarrak abendu erdialdera jasoko dituzte. Aurrekoetan bezala, bi otarre daude aukeran:

AHUSKI OTARREA
Prezioa: 37 euro.
Produktuak: ardi gazta (1kg), eztia (500 gr), ahate gibelarekin eginiko patea (200 gr), bizkotxo poltsa bat "artisanala" (200 gr).

IRATI OTARREA
Prezioa: 50 euro.
Produktuak: ardi gazta (1 kg), ahate gibelarekin eginiko patea (200 gr), bizkotxo poltsa bat "artisanala" (200 gr) eta axoa txahalki xehatua saltsan (750 gr).