Odol Emaileen Eguneko bazkaritarako, izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 14a, 00:00

Urtero moduan, Usurbilgo Odol Emaileen Eguna ospatuko da abenduaren 8an. Odol emaileentzako bazkaria antolatu dute egun horretarako, Patri jatetxean. Izena emateko aukera, zabalik dago jada telefono zenbaki hauetan: 943 363 102 (Agustina), 943 366 040 (Maite), 943 370 723 (Jero), 943 372 487 (Marisol), 615 760 458 (Patxi).

Odol emateak, gorantz
Azaroaren 5ean burutu zen, urte honi dagokion azken odol emate saioa. Odol Emaileen Elkartetik 2012ko balantze positiboa egin dute. "Urte osoan 341 emaitza izan ditugu, iaz baino 70 gehiago. Aurten 170 emaile aktibo izan ditugu, 95 gizon eta 75 andre", adierazi digute Odol Emaileen Elkartekoek.