Hondakinen Prebentzio Asteko tailerretan parte hartzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 14a, 00:00

Usurbilgo Udaleko Ingurumen Sailak irekia du, azaroaren 17tik 24ra antolatu duten Hondakinen Prebentzio Astearen baitan burutuko diren tailerretan izen emateko epea. Guztira, hiru tailer antolatu dituzte hilaren 23 eta 24rako. Hona hemen, zehaztasun gehiago:

Azaroak 23, ostirala
18:00-20:00 Etxetresna elektrikoen konponketa tailerra Potxoenean. Gailu elektrikoak ireki eta beraien funtzionamendua ezagutuko da, arazoak ezagutu, erabilera egoki bat egin eta osagai nagusiak ordezkatzen ikasteko.

Zailtasuna. Tailerra parte hartzaileen mailara egokituko da.

Iraupena. 2 ordu.

Kopurua. 10 pertsona.

Izen ematea. Udaletxean. Tlf 943371951 edo ingurumena@usurbil.net emailean.

Helburua. Etxeko plantxa, garbigailua, ile-lehorgailua etab...-en ohiko arazoak ezagutzea.

Materiala. Norberak etxeko tresnak ekar ditzake, eta bestela tailerrean konpontzeke dauden gailuak eramango dira.


Azaroak 24, larunbata
JOSTUNGINTZA TAILERRA
10:00-12:00 Jostungintza tailerra Potxoenean. Norberak ekarritako arropen konponketa lanak egiten diren irakatsiko da, hala nola, galtzen tolesturak, botoi eta kremailera aldaketak, zuloen konponketak etab...

Zailtasuna: parte hartzaileek josketako oinarrizko ezagutzak izango dituzte.Tailerra parte hartzaileen mailara egokituko da.

Iraupena: 2 ordu.

Kopurua: 10 pertsona.

Izen ematea. Udaletxean, 943 371 951 edo ingurumena@usurbil.net.

Helburua: etxeko arropa ohikoenen konponketa lanak egiten irakastea.

Materiala: norberak ekarritako jantziak.


BITXIGINTZA TAILERRA
10:00-12:00 Bitxigintza tailerra Potxoenean.

Bitxigintza, apaingarriak eta abar materialak berreskuratuz
Zailtasuna: edozeinek parte har dezake. 
Kopurua: 10 petsona
Materiala: Ez da ekarri behar.