CCOO, UGT, LSB, CGT, LKN eta ESK sindikatuek asteazken honetarako, azaroaren 14rako greba orokorra deitu dute. Inguruotan halere, eragin handirik ez da izaten ari, normaltasuna nagusi. Hiriburuetan manifestaldiak deitu dituzte eguerdi eta arratsalde parterako; Donostian, 12:00etarako lehena, Alderdi Ederren. Eta bigarrena, leku berean, baina arratsaldeko 18:30etarako. Ez Hego Euskal Herrian bakarrik, mobilizazioak Europa osora hedatuko dira asteazken honetan.
Gaurko greba orokor egunari begira, gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak. Garraioetan %30eko gutxieneko zerbitzuak hain zuzen. Euskotrenen kasuan, bai tren eta autobus zerbitzuetan ere, gutxienez hiru langiletik batek lan egin beharko du. Anbulatorioetan jai egunetako ordutegiak eta langile kopurua finkatu dituzte, gutxieneko zerbitzu moduan.