Aste hasieran abiatu zuen Usurbilgo Udalak, 2013ko udal aurrekontuak lantzeko auzoz auzo burutu asmo duen bilera erronda. Kalezarren eta Zubietan egin dira lehen bilkurak, ostegun honetan, Txokoalde eta Urdaiaga auzoen txanda da. Iluntzeko 19:00etarako Erroizpe elkartean jarri dute hitzordua. Bilera irekia denez, herritar oro gertura daiteke bilkurara. Hona hemen, ostegun honetakoarekin batera, hurrengo egunetarako Udalak egin dituen deialdiak:
Azaroak 15, osteguna
19:00 Txokoaldeko Erroizpe elkartean.
Azaroak 19, astelehena
19:00 Aginagako ludotekan.
Azaroak 20, asteartea
19:00 Santueneako Auzo Elkartean.
Azaroak 22, osteguna
19:00 Kaxkoan, Potxoenean.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.