Katalogoak euskarazko produktuen kontsumoan eragiten du

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 15a, 00:00

Euskarazko Produktuen Katalogoa aurkeztearekin batera, Aztiker enpresak argitalpen honi buruz egin duen azterlanaren berri ere eman dute gaur goizean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldian. Buruturiko azterlana bitan zatitu dute. Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Laguntzaz, katalogoa banatzen den udalerrietan inkesta egin dute. 476 familia elkarrizketatu dituzte. Bestetik, katalogoa banatzen den udalerri bat, Arrasate, eta banatzen ez den beste bat, Eibar hautatu dituzte eta udalerri bakoitzean 125na sendi elkarrizketatu. 


Bi udalerrion arteko konparatibak, eta azterlanak oro har, emaitza interesgarriak utzi ditu. Ondorio nagusien artean, nabarmentzeko bat. Katalogoaren ezagutzak, euskarazko produktuen kontsumoan eragiten du. Katalogoak ezagutzen dutenen artean, harrera oso ona du, baina badu hobetzeko tarterik ere. Alde batetik, udalerri gehiagotara hedatu liteke, eta bestalde, ingurune ez euskaldunetan ere gehiago eragiteko tartea du oraindik. Hemen, Aztiker enpresak eginiko ikerketaren emaitza nagusiak:

KATALOGOA EZAGUTZEN DUZU?
Bai: %41,1.
Ez: %58,9.

KATALOGOAREN ZEIN BERTSIO EZAGUTZEN DUZU?
Paperekoa: %93,8.
Sarean: %0,3.
Biak: %5,9.

KATALOGOA EZAGUTZEN DUTENEN ARTEAN...
Katalogoa irakurri duzu?
Bai: %88,7.
Ez: %11,3.

Katalogoko produkturik erosi duzu noizbait?
Bai: %72,1.
Ez: %27,9.

KATALOGOAREN BALORAZIOA
Oso interesgarria: %37,1.
Nahiko interesgarria: %60.
Erdipurdikoa: %0,9.
Interes gutxikoa: %2.

KATALOGOKO PRODUKTUEN KALITATEA
Kalitate handikoak: %24,7.
Nahiko kalitatekoak: %61,3.
Erdipurdikoak: %6,8.
Ez daki: %7,3.

KATALOGOAREN BALORAZIOA 0TIK 10ERA
Bataz beste: %7,35.

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KONTSUMOA
-Azken urtean, bataz beste: %26,4 kultur produtktu erosi dituzte. Horietatik, 5,9 (%22,3) euskaraz.
-Gehienak, seme-alabentzat. 
-Bereziki, denda txiki eta ertainetan erosiak.

FAMILIA EDO INGURU EZ EUSKALDUNETAN...
-Familia erdaldunetan, sarrera txikiagoa du katalogoak: soilik gaztelaniaz hitz egiten duten etxeen %9,9an eta nagusiki hizkuntza berean hitz egiten duten etxeen heren batean erosi da noizbait, Katalogoko produkturen bat. 
-Katalogoaren irakurle eta produktu erosleen %50 ingurune erdaldunetan bizi dira.

ARRASATE-EIBAR ALDERAKETA
Euskarazko produktuen erosketa: %45 Arrasaten, %28,3 Eibarren.
Katalagoaren ezagutza: %44,7 Arrasaten, Eibarren %46,4.