Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak, bi tailer antolatu ditu asteotarako. Lehena, asteazkenerako deitu zutena; txapa feministak egiteko. Bigarrena, biharko, azaroaren 17rako; Autodefentsa Feminista tailerra hain zuzen. Ekimen hau bi saiotan banatuko da; aipatu moduan, lehenengo hitzordua bihar goizerako deitu dute, 10:00-14:00 artean Potxoenean. Bigarrena, abenduaren 1erako, ordutegi eta leku berean. Zapalkuntzen aurrean emakume bezala har daitekeen jarrera aktibo eta iraultzailea da Autodefentsa Feminista eta horri buruz jardungo dute, Bilgune Feministak zuzenduko dituen bi saioetan.
Tailerrean izen emateko Parekidetasun Sailera deitu behar da, 943 377 110 telefono zenbakira, edo parekidetasuna@usurbil.net helbidera idatzi.