ZUKGUA prozesu eratzaileko asanblada gaur, 22:00etan Aitzagan

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 16a, 00:00

Iraila amaieran frontoian aurkeztu zutenetik, martxan da Usurbilen ere, Euskal Herri mailako gazte mugimendu berria eratzeko prozesua; ZUKGUA izenekoa. Ostiral honetarako, asanblada deitu dute, gaueko 22:00etan Aitzaga Elkartean. Antolatzaileek web orrialde honetara helarazi duten mezuan diotenez, "ZUKGUA prozesu-eratzaileak hartu du jada inertzia Usurbilen nahiz Euskal Herrian. Kolore guztietako milaka gazte gabiltza gazteok aske izango garen etorkizunera iristeko beharrezko den tresnaren gaineko hausnarketa kolektiboan. Eta oraindik parte-hartu ez duten horien iritziak ere ezinbestekoak zaizkigu lanabes eraginkor bat eraiki ahal izateko!!! Usurbili dagokionez, Euskal Herriko ziklo politikoa izango dugu hausnargai azaroan zehar. Eta bertan, eztabaida ezberdinak burutuko ditugu, jolasak, umorea eta pentsamendu kritikoa uztartuz".

Prozesu honi buruzko informazio gehiago, helbide honetan jaso daiteke: http://gaztezukgua.info/