Usurbilgo Udaleko Ingurumen Sailak irekia du, azaroaren 17tik 24ra antolatu duten Hondakinen Prebentzio Astearen baitan burutuko diren irteera eta tailerretan izen emateko epea. Datorren astearterako, azaroaren 20rako, Urnietako ontzi arinen sailkatze planta ezagutzeko txangoa antolatu dute. 16:00etan jarri dute biltzeko hitzordua, udaletxean.
Irteera honekin batera, hiru tailer ere antolatu dituzte hilaren 23 eta 24rako. Lehena, etxetresna elektrikoen konponketari buruzkoa, astebete barrurako. Hilaren 24rako beste bi tailer; bitxigintza eta jostungintzari lotutakoak.
Ekimen guztiotan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharra dago udaletxean bertan. Udaletxera deituta, 943 371 951 telefono zenbakira, edo ingurumena@usurbil.net helbidera idatzita.