Gipuzkoako auzokonposta hizpide, gaurko prebentzio bideoen aurkezpenean

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 19a, 00:00

Usurbilgo Udalak eta Usurbil Zero Zabor taldeak antolatu duten Hondakinen Prebentzio Astearen baitan, gai honi loturiko bideo desberdinak aurkeztuko dira astelehen honetan, udalaren web orrialdean, usurbil.net atarian. Zazpi izenburu, baina guztiek lotura dute elkarren artean, prebentzioa baitute hizpide nagusi. Honako hauek dira:
-"Océanos de plástico".
-"Comprar tirar comprar".
-"Historia de las cosas".
-"Historia del agua embotellada".
-"Auzokonposta Gipuzkoan".
-"Hondakinak eta natura".
-"Second hand".

Hondakinen Prebentzio Astea, larunbat honetara arte, hilaren 24ra arte luzatuko da. Ordura arte, ekitaldi desberdinak iragarri dituzte. Bihar, Urnietako ontzi arinen sailkatze plantara irteera, etzi Udarregi Ikastolako ikasleekin ekimena, ostiral eta larunbaterako tailer desberdinak. Eta ostegunerako berriz, sortzez besteko ordainketari buruzko hitzaldia. Hona hemen, egitarau osoa:

Azaroak 20, asteartea
16:00 Usurbilgo Udaletxetik Urnietako ontzi arinen sailkatze plantara bisita irekia. Izen emateko: 943 371 951 edo ingurumena@usurbil.net 

Azaroak 21, asteazkena
Udarregi ikastolako haurrekin  Gure kaleak garbiago nahi ditugu! ekimena. 

Azaroak 22, osteguna
18:00 Hitzaldia Sutegin: Sortzez besteko ordainketa Usurbilen. Hizlariak:

-Joan Pujol Argentonako Udaleko ingurumen teknikaria. Sortzez besteko ordainketaren Argentonako eredua. (gaztelaniaz)

-Ignasi Puig. ENT Environment adn Management taldekoa. Usurbilen hondakinen sortzez besteko ordainketa abiarazteko bideragarritasun lanaren egilea. (gaztelaniaz)

Azaroak 23, ostirala
18:00-20:00 Etxetresna elektrikoen konponketa tailerra Potxoenean.

Gailu elektrikoak ireki eta beraien funtzionamendua ezagutuko da, arazoak ezagutu, erabilera egoki bat egin eta osagai nagusiak ordezkatzen ikasteko.

Zailtasuna. Tailerra parte hartzaileen mailara egokituko da.

Iraupena. 2 ordu.

Kopurua. 10 pertsona.

Izen ematea. Udaletxean. Tlf 943371951 edo ingurumena@usurbil.net emailean.

Helburua. Etxeko plantxa, garbigailua, ile-lehorgailua etab...-en ohiko arazoak ezagutzea.

Materiala. Norberak etxeko tresnak ekar ditzake, eta bestela tailerrean konpontzeke dauden gailuak eramango dira.


Azaroak 24, larunbata
JOSTUNGINTZA TAILERRA
10:00-12:00 Jostungintza tailerra Potxoenean. Norberak ekarritako arropen konponketa lanak egiten diren irakatsiko da, hala nola, galtzen tolesturak, botoi eta kremailera aldaketak, zuloen konponketak etab...

Zailtasuna: parte hartzaileek josketako oinarrizko ezagutzak izango dituzte.Tailerra parte hartzaileen mailara egokituko da.

Iraupena: 2 ordu.

Kopurua: 10 pertsona.

Izen ematea. Udaletxean, 943 371 951 edo ingurumena@usurbil.net.

Helburua: etxeko arropa ohikoenen konponketa lanak egiten irakastea.

Materiala: norberak ekarritako jantziak.


BITXIGINTZA TAILERRA
10:00-12:00 Bitxigintza tailerra Potxoenean.

Bitxigintza, apaingarriak eta abar materialak berreskuratuz
Zailtasuna: edozeinek parte har dezake. 
Kopurua: 10 petsona
Materiala: Ez da ekarri behar.