Film emanaldia, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 19a, 00:00

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna izango da. Horren haritik, film emanaldia antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak. “En el tiempo de las mariposas” filma ikusteko aukera egongo da, iluntzeko 18:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Egun hau izendatu izanaren jatorria kontatzen du filmak, Errepublika Dominikarrean Trujillo diktadoreak Mirabal ahizpak, ekintzaile politikoak, erail zituenekoa. Emanaldirako sarrerak 2 eurotan lortu ahal izango dira.