Sortu eratzeko lehen batzarra, larunbatean

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 19a, 00:00

Otsailean egingo den eratze prozesuaren aurretik, herriz herri hainbat batzar deitu dituzte aurretik. Usurbilen lehena, larunbat honetarako, azaroaren 24rako, 16:00etan Potxoenean. “Lehen eztabaida honen helburua sortu nahi den indar politiko independentista eta sozialista berriaren perfil politiko-ideologikoa zehaztea izango da”, adierazi dute deitzaileek. 

Lehen ponentzia eskuragarri dago usurbileginez.com web orrialdean. Hitzordu honetan parte hartzera deitzen dituzte herritarrak. “Bere burua ezkertiar eta independentistatzat duten usurbildar horiei, Euskal Herrian independentzia eta sozialismoa eraiki nahi duten gizon eta emakume orori, gazte zein helduei, Sortu prozesuan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu”, adierazi dute. 

Usurbilgo Sorturi eginiko elkarrizketa, azaroaren 16ko astekarian duzue ikusgai. Web orrialde honetan bertan irakur dezakezue.