Aginagaren txanda gaur, udal aurrekontuen lanketan

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 19a, 00:00

Kalezar, Zubieta eta Txokoalderen ostean, aginagarrek dute hitza astelehen honetan. 2013rako udal aurrekontuak lantzeko bilera deitu du Usurbilgo Udalak, iluntzeko 19:00etan Aginagako ludotekan. Bilera irekia denez, herritar oro gertura daiteke. Duela astebete hasitako erronda amaitzeko, Udalak beste hitzordu bana deitu du aste honetarako, Santuenean eta Kaxkoan. Hona hemen beraz, udal aurrekontuen inguruan burutzeke dauden hiru hitzorduak:

Azaroak 19, astelehena
19:00 Aginagako ludotekan.

Azaroak 20, asteartea
19:00 Santueneako Auzo Elkartean.

Azaroak 22, osteguna
19:00 Kaxkoan, Potxoenean.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.