Hondakinen Prebentzio Astearen baitan, irteera antolatu dute Usurbilgo Udalak eta Usurbil Zero Zabor taldeak. Urnietako ontzi arinen sailkatze plantara hain zuzen. Arratsaldeko 16:00etarako finkatu dute biltzeko hitzordua, udaletxean bertan. Bertara joan nahi duenak ordea, aldez aurretik izena eman behar du, 943 371 951 telefono zenbakira deituta edo ingurumena@usurbil.net helbidera idatzita.
Bihar, Udarregi Ikastolako ikasleek hartuko dute Hondakinen Prebentzio Asteko "lekukoa", kaleetako garbitasunaren inguruko ekimen batekin. Eta etzi, hitzaldia Sutegin, sortzez besteko ordainketaren inguruan. Hona hemen, datozen egunotarako hitzorduak:
Azaroak 21, asteazkena
Udarregi ikastolako haurrekin Gure kaleak garbiago nahi ditugu! ekimena.
Azaroak 22, osteguna
18:00 Hitzaldia Sutegin: Sortzez besteko ordainketa Usurbilen. Hizlariak:
-Joan Pujol Argentonako Udaleko ingurumen teknikaria. Sortzez besteko ordainketaren Argentonako eredua. (gaztelaniaz)
-Ignasi Puig. ENT Environment and Management taldekoa. Usurbilen hondakinen sortzez besteko ordainketa abiarazteko bideragarritasun lanaren egilea. (gaztelaniaz)
Azaroak 23, ostirala
18:00-20:00 Etxetresna elektrikoen konponketa tailerra Potxoenean.
Gailu elektrikoak ireki eta beraien funtzionamendua ezagutuko da, arazoak ezagutu, erabilera egoki bat egin eta osagai nagusiak ordezkatzen ikasteko.
Zailtasuna. Tailerra parte hartzaileen mailara egokituko da.
Iraupena. 2 ordu.
Kopurua. 10 pertsona.
Izen ematea. Udaletxean. Tlf 943371951 edo ingurumena@usurbil.net emailean.
Helburua. Etxeko plantxa, garbigailua, ile-lehorgailua etab...-en ohiko arazoak ezagutzea.
Materiala. Norberak etxeko tresnak ekar ditzake, eta bestela tailerrean konpontzeke dauden gailuak eramango dira.
Azaroak 24, larunbata
JOSTUNGINTZA TAILERRA
10:00-12:00 Jostungintza tailerra Potxoenean. Norberak ekarritako arropen konponketa lanak egiten diren irakatsiko da, hala nola, galtzen tolesturak, botoi eta kremailera aldaketak, zuloen konponketak etab...
Zailtasuna: parte hartzaileek josketako oinarrizko ezagutzak izango dituzte.Tailerra parte hartzaileen mailara egokituko da.
Iraupena: 2 ordu.
Kopurua: 10 pertsona.
Izen ematea. Udaletxean, 943 371 951 edo ingurumena@usurbil.net.
Helburua: etxeko arropa ohikoenen konponketa lanak egiten irakastea.
Materiala: norberak ekarritako jantziak.
BITXIGINTZA TAILERRA
10:00-12:00 Bitxigintza tailerra Potxoenean.
Bitxigintza, apaingarriak eta abar materialak berreskuratuz
Zailtasuna: edozeinek parte har dezake.
Kopurua: 10 petsona
Materiala: Ez da ekarri behar.