Esperientzia Eskolaren inaugurazioa, gaur 15:30etan

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 20a, 00:00

50 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko Esperientzia Eskolaren ikasturte berria inauguratuko da, gaur arratsaldeko 15:30etan Artzabalen. Ekainera arte luzatuko diren saioak, asteartero izango dira, arratsaldez; 16:00-18:00 artean. Matrikulatzeko epeak zabalik jarraitzen du: 943 22 41 46.