Azken txanpan dago jada, 2013ko udal aurrekontuak lantzeko Usurbilgo Udala auzoz auzo herritarrekin burutzen ari den bilera erronda. Atzo, Aginagan izan ziren gobernu taldeko kideak. Astearte honetan, berriz, Santuenean, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Etzi, ostegun honetan amaituko da aipatu bilera erronda, Kaxkoan, Potxoenean. Azken bi hitzorduok non eta noiz izango diren, hemen:
Azaroak 20, asteartea
19:00 Santueneako Auzo Elkartean.
Azaroak 22, osteguna
19:00 Kaxkoan, Potxoenean.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.