Azaroaren 25 honetan ospatuko da XIV. Erle Eguna. Oraingoan ordea, erleak gertu duen erasotzailea, liztor asiarrarekin partekatu beharko du igande honetako jaialdiko protagonismoa. Antolatzaileek, animalia hau hobeto ezagutzeko, erreportajea eskainiko ditu Sutegin. Gainerakoan zer? Ohiko osagai gozoak izango ditu Erle Egunak. Hauxe, Erle Lagunak taldekoek iganderako prestatu duten menua:
Goizean, frontoian:
09:00-10:00 Ezti eta gozogintza bilketa.
11:00-14:00 Erakusketa (erleak, argizaria, panelak...), postuetako salmenta, musika, bertsolariak, marrazki lehiaketa...
10:30, 11:00 eta 11:30 Sutegiko auditoriumean: Erle asiatikoari buruzko erreportaia. (gai honen inguruko hiru emanaldi egingo dira)
13:30 Erleek beraiek ekarritako sari banaketa (ezti, gozogintza eta marrazki lehiaketa) eta ezti sarituen enkantea.
14:30 Bazkaria Aginaga sagardotegian. (Txartelak egunean bertan frontoian salgai).
Egunean zehar, Zubieta, Aginaga eta Udarregi ikastolako umeen marrazkiak Sutegin erakusgai.
Antolatzailea: Erle Lagunak.