Errausketaren Aurkako II. Eguna, larunbatean

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 20a, 00:00

Udalak antolaturiko Hondakinen Prebentzio Astearen amaieran, Errausketaren Aurkako II. Eguna antolatu du Itaya Gazte Asanbladak. Larunbat honetarako, azaroaren 24rako hain zuzen. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Tartean, herri bazkaria, bertsolari eta musikariekin. Sarrerak 12 eurotan egongo dira salgai hilaren 22ra arte, Aitzagan eta Irratin. Honatx, ekitaldien zerrenda:

Goizean, mahai ingurua Potxoenean: "Nola eraman genezake borroka bateratu bat?".
Eguerdian, herri bazkaria Gaztetxean, bertso musikatuz lagundua. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitzol Barandiaran eta Arkaitz Oiarzabal "Xamoa". Musikari berriz, saxoan Eneko Sierra "Xerra" eta gitarra jotzen beste bat. Sarrerak 12 eurotan salgai, Aitzagan eta Irratin, azaroaren 22ra arte.
18:00 Kantu poteo aldarrikatzailea Kantu Taldearekin bat.
20:00 Anari Gaztetxean. Sarrerak 5 euro.
23:00 Kontzertuak Gaztetxean: Despervicio, Stupenda Jones, Gaueko Itzalak...

Antolatzailea: Itaya Gazte Asanblada.