Datozen egunetarako iragarri dituzten ekitaldien artean, Usurbilgo hondakinen kudeaketari loturiko lan berri bat aurkeztuko dute ostegunean. Udalak eta Usurbil Zero Zabor taldeak antolaturiko Hondakinen Prebentzio Astearen baitan, Usurbilen hondakinen sortzez besteko ordainketa abiatzeko egin den bideragarritasun lana aurkeztuko da etzi, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Sutegin gai honen inguruan burutuko den hitzaldian. Bi adituk parte hartuko dute ekitaldian. Batetik, aipatu bideragarritasun lanaren egile Ignasi Puigek, ENT "Environment and Management" taldekoak eta bestetik, Joan Pujol Argentonako (Herrialde Katalanak) Udaleko ingurumen teknikariak. Sortzez besteko ordainketa martxan dute Argentonan. Bertako eredua azalduko du Pujolek, Sutegiko auditorioan.