Urtero moduan, abendua hilabete berezia dugu NOAUA!-n, aste batzuetan aldizkaririk ez baita izango. Ostiral honetako datarekin argitaratuko den 511. zenbakiaren ostean, hurrengo astekaria hilaren 30ean argitaratuko dugu. Baina gero, bi astez ez da NOAUA!-rik izango, ezta eguberrietako oporretan ere. Hauexek izango dira, hurrengo astekarien argitalpen egunak:
-Azaroak 23: 511. zenbakia.
-Azaroak 30: 512. zenbakia.
-Abenduak 7: NOAUA!rik ez.
-Abenduak 14: 513. zenbakia.
-Abenduak 21: 514. zenbakia ( Eguberrietako gehigarri eta 2013ko egutegiarekin batera).
-Abenduak 28: NOAUA!rik ez.
-Urtarrilak 4: NOAUA!rik ez.
-Urtarrilak 11: 515. zenbakia.
Oharrak, zorion agurrak... astelehena baino lehen
Egutegi honen arabera, datorren astean, azaroaren 30eko NOAUA!ren ostean, abenduaren 14ra arte, ez da berriz astekaririk argitaratuko. Beraz, azaroa amaiera eta abenduko lehen hamabostaldirako ohar edo zorion agurrik duzuenok, datorren astelehena, hilaren 26a duzue gure egoitzara ekarri edo erredakzioa@noaua.com helbidera bidaltzeko azken eguna.