Musikarien Eguna gaur, Zumartekoen kalejira eta kontzertua iluntzean

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 21a, 00:00

Santa Zezili eguna dugu gaur, azaroaren 21ean. Urtero moduan, Musikarien Eguna ospatuko da Usurbilen ere, kalejira eta kontzertu batekin. Zumarte Musika Eskolak hain zuzen, beste hainbat txokotako eskolekin batera, oraingoan ere "Musikalean" izeneko ekimenarekin bat egin baitu. Lehenbizi, kalejira ospatuko da iluntzeko 18:00etan hasita. Zumarteko txarangak eta trikitixa-pandero taldeak parte hartuko dute. Ordubete beranduago, 19:00etatik aurrera musika eskolako talde instrumentalek kontzertua eskainiko dute Sutegiko auditorioan. Ekitaldirako sarrera, doakoa izango da.