Artzabalgo pintura ikastarokoen lanak ikusgai

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 22a, 00:00

Artzabalen pintura ikastaroan parte hartzen duten ikasleen lanak ezagutzeko aukera izango da egunotan. Gai desberdinetako oleoak zintzilikatuko dituzte, Artzabal tabernan. Ikasleek azken bi urteotan egindako lanen artean aukeraketa bat egin ostean, dozena bat lan artistiko jarriko dituzte ikusgai.