Mendi Astea, azaroaren 27tik abenduaren 1era

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 22a, 00:00

Egun gutxi barru hasiko da, Andatza Mendizale Elkartekoek antolaturiko 2012ko Mendi Astea. Mendi irteera, proiekzio eta abarrekin hornitua dator, azaroaren 27tik abenduaren 1era jorratuko den egitaraua. Aurrerapen moduan, hona hemen laburrean, iragarri dituzten ekitaldiak. Eta ez ahaztu, urtero moduan, Sutegin burutuko diren ekitaldien aurretik, mendiko asegurua egiteko aukera izango dela aurten ere:

Azaroak 27, asteartea
19:00 Sutegin: "Mendiko ekipamendua eta segurtasuna" hitzaldia, Kepa Lizarragaren eskutik.

Azaroak 28, asteazkena
19:00 Sutegin: Andatza Mendi Taldeko irteeren bideo eta argazki emanaldia.

Azaroak 29, osteguna
19:00 Sutegin: Josu Bereziartuaren Broad Peak 2010 hastapenetara itzulera eta “Oria ibaia Usurbilen” gaitzat duen II. Argazki lehiaketaren sari-banaketa eta luntxa.

Abenduak 1, larunbata
08:00 Mendi ibilaldia eta ondoren, Patri jatetxean bazkaria.

Irudia: Andatza.