Potxoenean amaituko da gaur, 2013ko udal aurrekontuen lanketa

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 22a, 00:00

Gaur iluntzeko 19:00etatik aurrera Potxoenean burutuko den Kaxkoko bilerarekin amaituko da, 2013ko udal aurrekontuak lantzeko Usurbilgo Udalak azken egunotan, herritarrekin batera auzoz auzo egin duen bilera erronda. Gogoan izan, Kalezarren hasi zutela lanketa prozesua, eta geroztik, Zubieta, Txokoalde, Aginaga eta Santuenean izan direla. Aipatu moduan, ostegun honetarako deitua dute azken hitzordua. Herritarrak parte hartzera deitzen dituzte. "Bilera hauetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu eta denon artean Usurbilgo Udaleko aurrekontuak aztertu eta landuko ditugu", ohartarazi dute Udaletik.