Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak ekitaldia antolatu du Sutegin igande honetarako, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunerako hain zuzen. Azaroaren 25ean, “En el tiempo de las mariposas” filma ikusteko aukera egongo da, iluntzeko 18:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Egun hau izendatu izanaren jatorria kontatzen du filmak, Errepublika Dominikarrean Trujillo diktadoreak Mirabal ahizpak, ekintzaile politikoak, erail zituenekoa. Emanaldirako sarrerak 2 eurotan lortu ahal izango dira.
Ekitaldi berean gainera, Ixabel Agirresarobe eta Garbiñe Astizaran herritarrek testu labur bat antzezpena egingo dute. Eta horrekin batera, "Mi señora" izeneko laburmetraia ikusteko aukera ere egongo da. Guztia, igande arratsaldeko 18:00etan hasita.