Amaitzear da, Usurbilgo Udalak eta Usurbil Zero Zabor taldeak antolatu duten Hondakinen Prebentzio Astea. Oraindik ordea, zenbait ekitaldi burutzeke dira. Tartean, hiru tailer; etxetresna elektrikoak konpontzeko tailerra gaur, edota jostungintza eta bitxigintza tailerrak bihar. Honez gain, bihar goizean, auzokonpostatze egitasmoan parte hartu nahi dutenentzako informazioa eskainiko dute frontoi inguruan. Gainera, herritarrek eginiko auzokonposta oparituko dute.
Bestalde, gogoan izan, gaur arratsaldez, 18:00-20:00 artean "Hondakin-ongizate+" erakusketa zabalik izango dela bisitatu nahi duenarentzat, Sutegiko aretoan.
Hona hemen, gaur eta bihar burutzekoak diren tailerren inguruko zehaztasun gehiago:
Azaroak 23, ostirala
18:00-20:00 Etxetresna elektrikoen konponketa tailerra Potxoenean.
Gailu elektrikoak ireki eta beraien funtzionamendua ezagutuko da, arazoak ezagutu, erabilera egoki bat egin eta osagai nagusiak ordezkatzen ikasteko.
Zailtasuna. Tailerra parte hartzaileen mailara egokituko da.
Iraupena. 2 ordu.
Kopurua. 10 pertsona.
Izen ematea. Udaletxean. Tlf 943371951 edo ingurumena@usurbil.net emailean.
Helburua. Etxeko plantxa, garbigailua, ile-lehorgailua etab...-en ohiko arazoak ezagutzea.
Materiala. Norberak etxeko tresnak ekar ditzake, eta bestela tailerrean konpontzeke dauden gailuak eramango dira.
Azaroak 24, larunbata
JOSTUNGINTZA TAILERRA
10:00-12:00 Jostungintza tailerra Potxoenean. Norberak ekarritako arropen konponketa lanak egiten diren irakatsiko da, hala nola, galtzen tolesturak, botoi eta kremailera aldaketak, zuloen konponketak etab...
Zailtasuna: parte hartzaileek josketako oinarrizko ezagutzak izango dituzte.Tailerra parte hartzaileen mailara egokituko da.
Iraupena: 2 ordu.
Kopurua: 10 pertsona.
Izen ematea. Udaletxean, 943 371 951 edo ingurumena@usurbil.net.
Helburua: etxeko arropa ohikoenen konponketa lanak egiten irakastea.
Materiala: norberak ekarritako jantziak.
BITXIGINTZA TAILERRA
10:00-12:00 Bitxigintza tailerra Potxoenean.
Bitxigintza, apaingarriak eta abar materialak berreskuratuz
Zailtasuna: edozeinek parte har dezake.
Kopurua: 10 petsona
Materiala: Ez da ekarri behar.
Izen ematea. Udaletxean. Tlf 943371951 edo ingurumena@usurbil.net emailean.