Meditazioari buruzko hitzaldia, gaur arratsaldean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2012ko azaroaren 26a

Aginagako Antxomolantxa Auzo Elkarteak eta San Praxku Guraso Elkarteak, "Ekialdeko kontenplazio teknikak" hizpide izango dituen hitzaldia antolatu dute, gaurko, 17:30-18:30 artean, Aginagako ludotekan. Marina Pintos yoga irakaslea arituko da hizlari lanetan. Gaiok jorratuko ditu: Meditazioak haurrengan dituen onurak, Ekialdeko meditazioa Mendebaldeko eskoletan eta zenbait herrietako proiektuak.