Denbora bada, baina hobe azken egunerako ez uztea. NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko Santo Tomas azoka, abenduaren 16an ospatuko da aurten. Igande horretan, besteak beste, azken urteotan harrera ezin hobea izan eta ikusmina sortu duten babarrun eta sagardo lehiaketak ospatuko dira. Txapelketa hauetarako izen ematea irekita dago jada. Bitan zatituko da, apuntatzeko edota informazioa jasotzeko epea: gaurtik ostiralera, azaroaren 30era edota, abenduaren 10etik 13ra hain zuzen. Informazio gehiagorako, 943 360 321 telefono zenbakia hor duzue, edota egoitza astetartean zabalik.
Hona hemen, babarrun eta sagardo txapelketetan parte hartzeko baldintzak:
SAGARDO ETA BABARRUN LEHIAKETAK
Izen ematea: babarruna eta sagardoa NOAUA!ra ekarri eta izen emateko datak: azaroaren 26tik azaroaren 30era eta abenduaren 10etik 13ra (lau datak barne).
Sariak:
1. Sarituarentzat: 150 euro+tapela.
2. Sarituarentzat: 90 euro.
3. Sarituarentzat: 50 euro.
SAGARDO LEHIAKETA
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
BABARRUN LEHIAKETA
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.
Iazko sagardo lehiaketako txapeldunak, ondoko irudian.