2012 amaierara heltzen ari garen honetan, eguberriak eta urte aldaketa ere ate joka ditugu. Udarregi Ikastolak, 2013an ze egunetan bizi garen ez galtzeko, Iparraldeko ikastolek euskal izenekin osaturiko egutegia salgai harri dute. Seaskako egutegi ezaguna erosi nahi duenak, Udarregi Ikastolan eskuratu ahal izango du. "Idazkaritzan egongo dira eskuragarri otsaila bitarte. Ale bakoitzaren salneurria 4 eurokoa da", adierazi dute web orri bidez.
Bestalde, eguberrioi begira, gabonetako loteria salgai dute. Loteria ikastolako idazkaritzan eros daiteke. Udarregi.com web orritik berri ematen ari direnez, "txartel bakoitzaren zenbatekoa 5 euro izango da (4 € loteria + 1 € laguntza). Loteria txartelaren zenbakia 41.477 da". Pixkanaka, eguberri giroan murgiltzen joango da ikastola. Eguberrietako oporretara joan aurretik, babon kantak abestera irteteko entseguetan murgilduko dira laster.