Herriko Elkarteen Arteko Mus Txapelketa abiatzear da, baina lehenago Elkarte bakoitzeko barne txapelketak jokatuko dira. Aitzaga Elkarteko kanporaketa saioa behintzat, usurbileginez.com web orriak berri eman duenez, ostiral honetan, azaroaren 30ean jokatuko da, gaueko 22:00etatik aurrera. Txapelketan parte hartu nahi duten Aitzaga kideek, iluntzeko 21:30ak baino lehen eman beharko dute izena. Interesdunek, kontuan hartu eta bete beharko duten baldintza: "bikoteko batek gutxienez, Aitzagako kide behar du izan parte hartzeko". Saria, izen emateetan jasotako diruaren %50a izango denez, Aitzaga kideak arte hartzera animatzen dituzte: "Geroz eta parte-hartze handiagoa badago, saria ere handiagoa".