Gaur eguerdian jakin da Donezteben (Nafarroa), etxetik kaleratzera zihoazen lagun batek bere buruaz beste egin duela. Agurtzear dugun hilabete honetan, Euskal Herrian gai honek eragin duen bigarren heriotza da jada. Atzo hain zuzen, osoko bilkurak, Bilduk aurkezturiko etxegabetzeen aurkako mozioa onartu zuen aho batez. Hainbat neurri hartu asmo ditu Udalak. Atzo onarturiko testuak puntuz puntu jaso bezala, neurriok:
1-Udal honek, etxegabetze denak denbora mugagabean bertan behera uzteko esijitzen du. Herritarren eskubideen defentsa bermatzeko legediaren aldaketa esijitzen dugu. Era berean, herritarren etxebizitza eskubidea babesten du, gai honetan bankuek eta Espainiako Gobernuak duten jarrera ozen salatuz.
2-Udal honek, ohiko etxebizitzaren jabetzaren baitan ematen diren etxegabetzeak ezezik, alokairu erregimenaren baitan ematen diren etxegabetzeak ere bertan behera uzteko esijitzen du, Banku, Kutxa, Kooperatiba eta entitate publiko eta pribatuen jabetzakoak diren kasuetan. Banku, Kutxa eta kooperatiba guztiei, udalarekin duen harremanagatik bereziki Kutxabank-i, inongo kasutan ohiko eta lehen etxebizitza kaleratzerik gehiago ez egiteko esijitzen diogu.
3-Udal honek, etxegabetzeen gaiarekin duten jarreraren arabera kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusi egingo ditu.
4-Udal honek, herritarren jakinaren gainean utziko du etxegabetzeen gaiaren aurrean banku, kutxa edo Kooperatiba bakoitzak duen jarrera. Herritarrei informazio zehatza emateko konpromisoa hartzen du.
5-Udal honek, ohiko etxebizitzaren etxegabetzea nozitu duten herritarrei zein egoera horren arriskuan daudenei informazioa eta laguntza emateko baliabideak jarriko ditu; etxegabetzea ekiditeko helburuarekin, dagokion entitate finatzieroarekin harremanetan jarriaz. Kaltetuen eskura, telefono zenbaki bat eta Email bat jarriko dira.
6-Udal honek, ez du etxegabetze prozedurarik bultzatuko eta beraietan parte hartuko. Era berean bide horretan parte hartzeari uko egiten dioten udal langileak babestuko ditugu.
7-Udal honek, etxegabetzeen aurka lanean ari diren gizarte eragileekin elkarlanerako duen prestutasuna adierazten du. Egoera elkarrekin aztertu eta dagokigun eremuetan urrats sendoak emateko konpromisoa hartzen dugu.
8-Udal honek, subirautza politikoa esijitzen du, gure etxebizitza politika egin ahal izateko eta Madriletik inposatzen zaizkigun neurri neoliberal basatiak nozitu beharrik ez izateko.