Datorren San Silvestre lasterketan, izen emateko aukera laster

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 29a, 00:00

2012a ere, kirola eginez agurtzeko aukera eskainiko du Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkarteak. Azken bi urteotan bezala, datorren abenduaren 31n, III. Hurbilago San Silvestre herri lasterketa ospatuko da udalerri honetan ere. 17:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik, herri merkataritza eta ostalaritza indartzearen aldeko ekimeneko lasterkariak. Parte hartzeko, aldez aurretik apuntatu beharko da; ohi bezala, Hurbilago elkarteko establezimenduetan edota, web orri honetan bertan jarriko dugun lotura batean klikatuta. Izen emateko epea laster irekiko da.