Aurten ere, Konstituzio Espainiarraren Egunerako, hau da, abenduaren 6rako auzolan eguna deitu dute Itaya Gazte Asanbladak, Usurbil Zero Zabor taldeak, Andatza Mendizale Elkarteak eta Usurbilgo Udalak. Ekimena antolatzen duten bigarren aldia da. Oraingoan, berri eman dutenez, “herriko bide bazterrak garbitzea da asmoa, izan ere bide dezente dira plastikoz, botilaz eta mota guztietako zaborrez beteak daudenak”. Biltzeko hitzordua, hilaren 6rako goizeko 8:30etan finkatu dute, frontoian. Eskularruekin agertzera deitzen dituzte herritarrak. Iaz, uholdeak izan eta juxtu hilabetera deitu zuten Herria Garbi I. Eguna. Orduko hartan, Zumartegi industriadle inguruko ibai ertzak garbitzen aritu ziren.
Kutsaduraren aurkako elkarretaratzea, Mikel Laboa plazan
Hilaren 7a izango da abenduko lehen ostirala. Azken hileotan bezala, Itaya Gazte Asanbladak deituriko kutsaduraren aurkako elkarretaratzea burutuko da. Azaroko mobilizazioko lekua bere horretan mantentzen bada, Atxegalden ez, Mikel Laboa plazan burutuko da kontzentrazioa. Aldaketarik ez bada, iluntzeko 20:00etan.