Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunean jai egingo dute Oiardo Kiroldegian. Kirol Patronatutik berri eman dutenez, igande eta jai egunetako ordutegia izango dute indarrean, datorren astelehenean. 9:00etatik 13:30etara irekiko dute Oiardo. Aldiz, abenduaren 6an, ostegunez, ohiko lan egun bateko ordutegia izango du Kiroldegiak. Goizeko 7:00etan ireki eta gaueko 22:00etan itxiko dute. Ordubete lehenago igerilekua, iluntzeko 21:00etan.
Manifestazioa larunbatean
Gogoan izan bestalde, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperatan, larunbat honetan, euskararen alde manifestazioa deitu dutela Donostian. “Euskaraz bizi nahi dugu” aldarripean burutuko da mobilizazioa, etzi, abenduaren 1ean. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Donostiako Anoeta futbol zelai paretik. Mobilizazioarekin bat egin nahi dutenek, atxikimendua adieraz dezakete, eta bide batez informazio gehiago jaso, euskarazbizinahidut.org helbidean. Web orri honetan duzue atari horretarako lotura.