Aurtengo aurrekontuetako 5. Kreditu Aldaketa onartu du udalbatzak

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 29a, 00:00

Kreditu aldaketa berri bat onartu zuen udalbatzak, herenegun burutu zen azaroko osoko ohiko bilkuran. 2012ko Aurrekontuei loturiko bosgarren aldaketa da, eta honakoan, gobernu taldeko kide Alaitz Aizpuruak berri eman zuenez, Atallun pabilioia egiteko lanetarako da. Lan hauetara, guztira 70.000 euroko diru partida bideratuko du Udalak. Horretarako, "kreditu transferentzia bat gauzatzea proposatzen da... Añarberen horniketa eta transferentzia partidak gutxitzea proposatzen da". 15.000 euro horniketatik, eta beste 55.000 euro transferentzia partidatik. Añarbetik egindako murrizketok, "zerbitzuan kalterik ez" du eragingo gobernu taldeak osoko bilkuran adierazi zuenez. Eta aurrekontu orokorra ere ez du aldatzen. Proposamenaren alde bozkatu zuen Bilduk. Gainerako udal taldeak abstenitu ziren. Onarpena behin betikoa da.