Santo Tomas azokako lehiaketetan apuntatzeko lehen epealdia, bihar itxiko da

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 29a, 00:00

Astelehenaz geroztik irekia dago, abenduaren 16an ospatuko den Santo Tomas azokako lehiaketetan izen emateko epea. NOAUA! Kultur Elkarteak antolatuta, aurten ere sagardo eta babarrun lehiaketak ospatuko dira. Gai batzuk zein besteak NOAUA!ra ekarri eta izen emateko epea bitan zatitu dugu aurten. Apuntatzeko lehen epealdia, ostiral honetan, azaroaren 30ean itxiko da. 

Gerora, abenduaren 10ean irekiko da berriz eta hilaren 13ra arte, izen ematea zabalik mantenduko da. Informazio gehiagorako, 943 360 321 telefono zenbakia hor duzue, edota egoitza astetartean zabalik. Lehen lehiakideak babarruna eta sagardoa ekartzen hasiak dira jada.

Hona hemen, babarrun eta sagardo txapelketetan parte hartzeko baldintzak:

SAGARDO ETA BABARRUN LEHIAKETAK
Izen ematea: 
babarruna eta sagardoa NOAUA!ra ekarri eta izen emateko datak: azaroaren 26tik azaroaren 30era eta abenduaren 10etik 13ra (lau datak barne). 
Sariak:
1. Sarituarentzat: 150 euro+tapela.
2. Sarituarentzat: 90 euro.
3. Sarituarentzat: 50 euro.

SAGARDO LEHIAKETA
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

BABARRUN LEHIAKETA
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.