Gaur iluntzeko 20:00etatik aurrera, Bilborock aretoan emanaldi erabakigarria eskainiko du Odolaren Mintzoa herriko musika taldeak. "Banden Lehia 2012" txapelketako finalera heldu dira Luken Arkarazo, Beñat eta Joanes Txueka eta Jokin Irastorza. Eurak eta gaur lehiakide izango dituzten beste hiru talde. Bakoitzak kontzertu bana emango du, eta eurekin, baita The Uski´s taldeak ere. Ekitaldia gertutik ikusteko sarrera doakoa izango da.
Banden Lehia talde batek edo besteak irabazi, azken hitza zaletuek dute. Bozka emateko aukera egongo da gaur iluntzean. "Zuzeneko kontzertuan bai lagunak eta bai epaimahaiko kideak egongo dira eta botoak esleitutako telefono zenbaki batera dei galduak eginez lortu beharko ditugu. Epaimahaikideek ere bozkatu egingo dute. Egunean bertan (azaroaren 30ean) eta lehiaketa hasi baino ordubete lehenago jakingo dugu zein den esleitzen zaigun telefono zenbakia. Beraz, lagunak eta ingurukoak ea animatzen diren egun horretan Bilborock aretotik bertatik ez bada ere, telefonoz dei galduak egitera. Aurretiaz, denei eskerrik asko", adierazi dute taldetik.
Oso pozik dira Odolaren Mintzoa taldeko kideak finalean direlako. Halakorik ez zuten espero. Gainera, epaimahaiak hautatuta iritsi dira azken txanpa honetara.
Azkue Fundazioak, euskal musika talde amateurrik onena saritzen duen txapelketaren laugarren edizio honi buruzko informazio gehiago, helbideotan:
http://www.azkuefundazioarenegunkaria.org/banden-lehia-2012ko-finalerako-sailkatu-diren-taldeak/