Azaroko azken ostirala gaur, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du Herrirak iluntzeko 20:00etarako Mikel Laboa plazan. Sakabanaketarekin amaitzeko eskatuko da beste behin, jada hamahiru baitira sakabanaketak 2012 honetan eragin dituen istripuak.
Gaurko mobilizazioak gainera, astelehenari begira jarrituko gaitu. Abenduaren 3an hain zuzen, espetxe zigorra beteta Ramon Uribe herritarra aske utz baitezakete. Egun, Salamancan dute preso, Topasen. Hiru egun barru aske utziko balute, harrera ekitaldia deitua dago jada, astelehen iluntzeko 19:30etarako Ostapen. 1994ko ekainean atxilotu zutenetik, 18 urte baino gehiago eman ditu usurbildarrak espetxe desberdinetan.
Urtarrilaren 12an, manifestazioa Bilbon
Jada deitua dago baita Bilbon, presoen eskubideen aldeko Herri Mobilizazio Orokorra. Urtarrilaren 12an izango da. Informazio gehiago, eta aportazioak egiteko, web orri bat ere ireki dute; www.urtarrilak12.com