"Leterekin Kantu Berbetan" emanaldia gaur, Kulturaldia amaitzeko

Noaua Aldizkaria 2012ko aza. 30a, 00:00

NOAUA! Kultur Elkartearen Kulturaldia amaitzeko beste ekitaldi bat geratzen zaigu oraindik. Kantu Taldekoekin batera gaurko, azaroaren 30erako antolatua duguna Sutegin; Jon Sarasuaren "Leterekin Kantu Berbetan" hitzaldi emanaldia. "Emanaldia kantaldiaren eta hitzaldiaren hibrido bat da, kantaldia mintzatua edo hitzaldi kantatua: Xabier Leteren hamar bat kanta kantatuko ditugu, eta horren inguruan artista honi buruzko interpretazio pertsonal bat egin. Emanaldi xumea da, sofistikazio gutxikoa. Bide batez, belaunaldi progresistari buruz, herriaren bilakaerari buruz, espiritualitateari buruz, artistaren jarrera eta askatasunari buruz... hainbat gairi buruzko gogoetak tartekatzen dira, beti ere Xabier Leteren ibilbidearen inguruan. Kantak gitarraz eta pianoz lagunduak datoz, eta bukaera aldera kanta bat entzuleekin batera kantatu ohi dugu". Ekitaldirako sarrera, doan.