Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna gaur. Euskal Herri mailan, hitzordu bat baino gehiago deituak daude egunean zehar. Usurbilen ere nabarmenduko da. Batetik goizean, Udarregi Ikastolan hainbat ekintza burutzekoak ziren. Bestetik, Oiardo Kiroldegian jai eguna dute gaur. Kirol Patronatuak onartua duen egutegiarekin bat eginez, abenduaren 3 hau jai egun gisa izendatua dute. Honenbestez, Oiardoko erabiltzaileentzat oharra: gaur goizez bakarrik egongo da irekia Kiroldegia, 9:00-13:30 artean. Arratsaldez itxita. Jai egun eta igandetako ordutegia dute gaur bertan. Aldiz, ostegunean, egutegietan gorriz ageri zaigun abenduaren 6an, ohiko lan eguna izango dute Kiroldegian. Goizeko 7:00etan irekiko dute, eta gaueko 22:00etan itxi (igerilekua, iluntzeko 21:00etan).