Asteazken honetan, abenduaren 5ean amaituko da Zuberoako Eperra ikastola laguntzeko Nafartarrak taldekoek hango produktuekin osatu dituzten otarrak eskatzeko epea. Produktuok ikastolan inplikatuak dauden gurasoek ekoitziak dira. Otarrok eskuratzeko, Txiribogan, Bordatxon edota NOAUA!ko egoitzan eman daiteke izena. Antolakuntzak, otarrak abenduaren 14rako eskuratzea espero dute, eta eskaera egin dutenek honenbestez, gabonen aurretik jaso ahal izango dituzte. Nafartarrak taldekoek gogorarazi dutenez, iaz 5.434 euroko laguntza bildu zen Usurbilen. Mugen gainetik, aipatu ikastola laguntzeko deia egin dute Nafartarrak taldekoek. Hona hemen, Eperra ikastola laguntzeko aukeran dauden bi otar motak:
AHUSKI OTARREA
Prezioa: 37 euro.
Produktuak: ardi gazta (1kg), eztia (500 gr), ahate gibelarekin eginiko patea (200 gr), bizkotxo poltsa bat "artisanala" (200 gr).
IRATI OTARREA
Prezioa: 50 euro.
Produktuak: ardi gazta (1 kg), ahate gibelarekin eginiko patea (200 gr), bizkotxo poltsa bat "artisanala" (200 gr) eta axoa txahalki xehatua saltsan (750 gr).
"Xora" filma, bihar
Elkartasun aste honetarako beste bi ekimen ere antolatu dituzte Nafartarrak taldekoek:
Abenduak 5, asteazkena: “Xora” filma
Zubereraz grabaturiko lehen filma dugu, “Xora”. Joan den maiatzean estreinatu zen zinemetan. Eta orain, Nafartarrak taldekoen eskutik, Sutegin proiektatuko da, abenduaren 5ean:
Zuzendaria: Peio Cachenaut.
Xiberuko filmaren aurkezpena: Ttittika Recalt.
Ordua: 22:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: 5 euro.
Abenduak 8, larunbata: Bertso eta kantu jaialdia
Aurpegi ezagunak bertsotan, eta xuberotarrak abesti herrikoiak kantatzen. Bi osagaiokin, bertso eta kantu jaialdia antolatu du Nafartarrak, abenduaren 8rako:
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: 10 euro. 5 euro gazteek eta langabetuek.
Bertsolariak: Igor Elortza eta Julio Soto
Kantaldia: Xuberotar laukotea:
Jean Bordaxar
Robert Larrandaburu
Jean Pierre Luro
Jean Noël Pingue
Antolatzailea: Nafartarrak taldea.