Ramon Uribek bizi duen egoera salatzeko hurrengo egunotarako deitu dituzten mobilizazioen berri eman zuen Usurbilgo Herrirak, atzo Mikel Laboa plazan burutu zen elkarretaratzean. Batetik, gaur arratsaldeko 18:00etan frontoian, Uriberen aldeko elkartasun ekimenak antolatzeko lan taldea bilduko da. Parte hartzeko deia luzatzen dute. Bihar bestalde, abenduak 5, ezohiko osoko bilkura burutuko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Bertan, Ramon Uriberekin gertatzen ari denari loturiko mozioa aurkeztu eta bozkatuko dute udal ordezkariek.
Etzi, abenduak 6, prentsaurreko erraldoi bat deitu dute 12:30etan frontoian. Gainerako hitzorduekin egin bezala, prentsaurreko honetara agertzera deitzen dituzte herritarrak. Ostiralerako ere, abenduaren 7rako, manifestazioa deitu dute iluntzeko 19:00etan. Bestalde, atzo behar zuen ongi etorri ekitaldian Ramon Uriberi eman asmo zioten lore sorta, Aitzaga inguruan jartzeko asmoa dute, "Ramon bahitu egin dutela jendeari gogorarazteko". Laburbilduz, hauexek dira egunotarako deitu diren hitzorduak:
Abenduak 4, asteartea
18:00 Ramon Uriberen aldeko elkartasun ekimenetarako, lan taldea osatzeko laguntzaileen bilkura.
Abenduak 5, asteazkena
18:00 Ezohiko osoko bilkura Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan: mozio aurkezpena.
Abenduak 6, osteguna
12:30 Prentsaurreko erraldoia frontoian.
Abenduak 7, ostirala
19:00 Manifestazioa frontoik abiatuta, "Ramon askatu! Bizi arteko zigorrik ez!" lemapean.