Ramon Uriberen aldeko prentsaurrekoa gaur, 12:30etan frontoian

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 6a, 00:00

Ramon Uriberen egoera dela eta, prentsaurrekoa deitu dute ostegun honetarako, abenduaren 6rako, eguerdiko 12:30etan frontoian. Usurbilgo Herri Batzarrak antolatu du hitzordua eta herritarrei gerturatzeko gonbita luzatzen diete. Beste hainbeste, bihar, ostiral iluntzeko 19:00etan frontoitik abiatuko den manifestaldira ere. Hona hemen, egunotarako antolatu dituzten hitzorduak:

Abenduak 6, osteguna
12:30 Prentsaurreko erraldoia frontoian.

Abenduak 7, ostirala
19:00 Manifestazioa frontoitik abiatuta, "Ramon askatu! Bizi arteko zigorrik ez!" lemapean.