2012a ere, kirola eginez agurtzeko aukera eskainiko du Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkarteak. Azken bi urteotan bezala, datorren abenduaren 31n, III. Hurbilago San Silvestre herri lasterketa ospatuko da udalerri honetan ere. 17:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik, herri merkataritza eta ostalaritza indartzearen aldeko ekimeneko lasterkariak. Kaxkoan barrena osatu beharko dute, 2 kilometro inguruko ibilbidea. Amaieran, Hurbilago elkarteko saltokiek jarritako 30 euroko erosketa baleak zozketatuko dira parte hartzaileen artean. Horretarako, ezinbestekoa izango da, aldez aurretik herri lasterketan izen ematea. Apuntatzeko, ohi bezala, Hurbilago elkarteko establezimenduetan edota, web orri honetan bertan jarriko dugun lotura batean klikatuta. Izen emateko epea datorren astean irekiko da.