Erraldoiekin kalejiran ibiltzeko aukera, datorren Inauteri Festan

Noaua Aldizkaria 2012ko abe. 10a, 00:00

Inauteriak ospatzeko bi hilabete geratzen diren arren, prestaketa lanak abiatu dira jada. Berrikuntzarik izango da, 2013ko otsailaren 9an ospatuko den jaialdian. Herritarren laguntzaz, Kaxkoan barrena ospatuko den erraldoien kalejira umoretsu bat antolatu asmo dago. 10-70 urte arteko herritarra izan eta erraldoiekin jai giroan murgildu nahi baduzu, eman izena NOAUA!ko egoitzara etorrita, 943 360 321 telefono zenbakira deituta edo elkartea@noaua.com helbidera idatzita, abenduaren 21a baino lehen. Apuntatzen direnekin, erraldoiekin kalejiran atera ahal izateko entsegu saioak burutuko dira urtarrilean zehar, inauteriak heldu arte. Erraldoiak sortzen eta erraldoiekin ibiltzen den Aitor Aiestaran gazte añorgarrak eskainiko du ikastaroa.